miércoles, 12 de noviembre de 2014

Musika klasikoa Haur Hezkuntzako gelan

Musika klasikoa Haur Hezkuntzako gelan

   Umeentzako musikari buruz hitz egiten dugunean askotan burura etortzen zaizkigun gauzak dira: abesti tradizionalak, ipuinetako kantak... baina badago musika estilo bat oso erabilgarria dena: MUSIKA KLASIKOA.
   Musika honekin jarduera anitzak egin ditzakegu. Jarduera hauekin, haurrak musika klasikora hurbiltzeko aukera eskaintzen da. 
   Entzuteko, erlaxatzeko, imajinatzeko, askatasunez mugitzeko proposamena da. 



   -Erlaxatzeko. Musika entzungo dugu lurrean etzanda, begiak itxita eta arnasa lasai 
hartuz. Sentitu dutena hitzez adieraztea da helburua:
  - Erritmoa margotu. Lehenik, musika entzutea proposatzen dugu. Ondoren,erritmoa markatuz, erritmoa “margotzen” saiatu.
 - Musika sentitu: musika entzuten askatasunez mugitu gela osotik, gorputz oso askatzen. 

   Mota honetako jardueretan, hezitzaileak eginkizun pasiboa izango du orokorrean. 
Batzuetan, jardueran parte hartuko du motibazioa pizteko, baina haurrei jarraipena 
egitea da interesgarriena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario