martes, 18 de noviembre de 2014

Musika adierazpena

   Gizakia bere hasieratik egon da erlazionatuta musikarekin. Horrela munduko lehenengo tribuak danborren soinuarekin komunikatzen ziren edo naturaren soinuak imitatzen. Eta oraindik ere, 2000 urte geroago,musika gizakiarekin erlazionatuta dago.
  Musika emozioa da, dibertsioa, sentimenduak... eta ezagutzen iturria ere bai, batez ere ume txikienentzat, 0-6 urteetan.
  Etapa honetan musikak haien zentzumenak garatzen laguntzen die.
  Soinuen aurkikuntza
  Urte bat izan baino lehen umea gaitasuna dauka soinuak nondik datozen identifikatzeko. Adibidez, badakite bazkaltzeko ordua dela koilararen soinua entzuten dutelako.
  Bere lehenengo soinuak igorri egiten dituzte, bere gorputza edo ahotsa erabiltzen.
  Urte batekin umea trebatua da soinu batzuk diferentziatzeko (txakurraren zaunka...).
  Bi urteekin ahalmena du ia lehenago entzun dituen soinu guztiak bereizten. Hau da momentua perkusiozko instrumentuekin lan egiten hasteko. Adibidez:

 - Abesti ezagun baten akonpainamendua egin instrumentuekin.
 - Irakaslea perkusiozko instrumentu bat jotzen du, erritmo ezberdinetan. Azkar jotzen badu, umeek azkar ibiliko dute eta astiro jotzen badu, astiro ibiliko dute.
  Umeak nagusiagoak direnean 3-6 urte, momentu aproposa da dantza edo inprobisazio musikala praktikatzen hasteko.


  Musika hezkuntza
  Hiru blokeetan bereizi daiteke:
 1. Audio hautematea: soinudun informazioa (soinua, isiltasuna ...)
 2. Musika adierazpena: ahotsaren, instrumentuen eta mugimenduaren ezagutzak biltzen ditu.
 3. Errepresentazio musikala: musika errepresentazioko baliabide ezberdinak erabiltzea.

https://www.youtube.com/watch?v=RfkGmXVtzqA

No hay comentarios:

Publicar un comentario