ASTEKARIA

2014/10/20

Gaur, klaseko lehenengo eguna izan da.
Lehenik geure burua aurkeztu dugu klasekideen aurrean (gure izena, nongoak garen, gure praktikako esperientzia ...).
Gero gida eta irakasgaia nolakoa den azaldu digu Josunek.
Lehenengo gaia Web 2.0 izan da. Gai honen inguruan klasean zenbait ideia bota genituen:

-          Aurrerapena
-          Teknologia berriak
-          Eskola 2.0
-          IKT Hezkuntza prozesuan
-          Informazio trukaketa, blogak, bideoak, web orriak
-          Eskola 2.0: 5 mailatik aurrera banakako ordenagailua
-          Kolaborazioa eta aktibotasuna
-          Komunikazioa

Gero, power point bat ikusi genuen web 2.0-ren inguruan:
Aurretikoa : web 1.0. 2004.urtean Tim O´Reallyk ideia berria sustatu zuen (web kolaboratzailea eta demokratikoagoa) eta izen berria proposatu zuen.
Orain, denok gara webmaster; bihotza erabiltzaileak dira; arima: parte-hartzea, komunikazioa, elkartrukea eta lankidetza; bultzatzen du elkarreragina, partaidetza, autonomia.
Ezagutza denon artean eraikitzen dugu.
Internet teknologia eskaintzen du: aplikazioak (Blogger, Youtube,Delicious…) informazioa elkartrukatzeko eta parte-hartzeko.
Zertarako?
Eduki asko konpartitzeko
Nola?
Idatzi denon artean
Eduki unidadea
Post, mezua, artikulua …
Egoera
Dinamikoa
Nola ikusten da?
Nabigatzailea, RSS, tags
Egitura
Web zerbitzua
Editorea
Denok
Protagonistak
Denok

Hau amaitu eta gero, IKT inguruan zenbait ideia azaltzen zituen power pointa ikusi genuen:
1.       Ordenagailua eta euren osagaiak: kode digitalean oinarritutako teknologia. Ordenagailuan bi osagarri: Hadware ikusten diren elementuak (osagarri fisikoak) eta software programak (osagarri logikoak).
2.       Ordenagailuan dauden programak: open office, soinurako, irudirako …
3.       Memoria
-          Bi mota: RAM – ROM
-          Formatoak: Finkoak – Eramangarria
4.       Software: kode itxia/ libre/ dohainik/ pribatibo

 Hau ikusita, Gmaila erabiltzen hasi ginen. Zenbait ekintza egin genituen: maila bidali, etiketak ipini mezuei, aplikazioak ikusi …

Azkenik, blog bat zabalduko genuela jakinarazi zigun eta blogei buruzko informazioa jaso genuen:
Web site bat da, edonork argitaratu eta iruzkina egin ahal duena. Dohainik da eta sarean eskuragarri dago.
Sarrerak kronologikoki argitaratzen dira eta idazpenak etiketen (tag) bitartez sailkatzen dira.
Zertarako bloga? Informazioa gordetzeko, informazioa elkartrukatzeko, proiektuak garatzeko, koaderno pertsonala bezala.
Nola? Gaia aukeratu, izena eman, erabiltzailearen izen aukeratu, Blogger.com webgunean sartu eta hasi!
  

Orain, bloga zabaldu dut eta nire gaia aukeratu dut: Musika Haur Hezkuntzan. Bloga egiten eta astekaria zabaltzen hasi gara.

2014/10/27

Gaur, klaseko bigarren egunean, etxean irakurri behar genuen testuaren ideia nagusiak amankomunean jarri ditugu: euskara 2.0, zer da hori?

Gero teknologia zentzuz eta modu egokian erabili behar dela aipatu dugu, parte hartzea, ekarpenak egitea... Hau eta gero bideo bat ikusi dugu: "La competencia digital". Bideo honetan azaltzen da gaur egungo arauak ulertu behar ditugula, errespetatuz eta baloratuz.
Honekin lotuta konpetentzi digitalari buruzko power point-a ikusi dugu. Ideia hauek azpimarratuko nituzkeen:
-Informaziorako eta komunikaziorako alfabetizazio digitala
-Gaur egun gaitasun digitala oinarrizkoa da
-Konpetentzia edo gaitasunaren elementuak: ezagutza, trebezia eta jarrera.
-Konpetentzia digitala lortzeko alfabetizazio digitala behar dugu: oinarrizko gaitasunak lortzea gizartean erabiltzeko.
-Gaitasun digitala ez da bakarrik ordenagailuak erabiltzea, informazioa bilatzea, hainbat aplikazio erabiltzea.... horrez gain, erabilera kritikoa eta etikoa erabili behar da. Espazio soziala denez, espazio horretan parte hartzeko gaitasunak erabili behar ditugu.

Hau egin ondoren, bakoitza bere blogean sartu da eta gauza berriak ipini ditugu: etiketak sortu, gadget berriak sartu.

Gure eguna amaitzeko taldetan jarri gara eta talde lana azaldu digute: proiektu bat egin behar dugu. 
Talde fitxa bete dugu, bi testu irakurri ditugu eta "popplet" erabiltzen ikasi dugu. Amaitzeko sites bat zabaldu dugu, han egin beharreko guztiak igotzeko eta gure proiektua garatzen joateko.

2014/10/17

Taldekide bakoitzak bideo bat ikusi du eta bideo bera ikusi dutenekin ideia nagusiak atera ditu. Gero taldetara bueltatu gara eta amankomunean jarri ditugu ideiak.
1.Bideoa: Amazing mind reader reveals his gift:
Jende anonimoa hartzen ditu eta haiei buruzko informazio asko kontatzen die (bizilekua, oporrak, kontu zenbakia ...). Gero azaltzen du informazio guzti hori internetetik atera duela. Trasmititu nahi duen mezua kontuz ibili behar garela publikatzen dugunarekin da, askotan ez gara kontziente.
2.Bideoa: Si no lo haces en tu vida normal.. ¿por que lo haces en internet?
Neska bat agertzen da eta mutil bati kontatzen dio bere bizitza osoa, nahiz eta mutil horri ez inporta. Trasmititu nahi duen mezua da besteei ez zaiela gure bizitza osoa inporta. Hori ez dugu errealitatean egiten, ez dugu interneten ere ez egin behar.
3.Bideoa: Once you port it you lose it
Neska batek bere buruari buruzko argazki bat jartzen du ikastolan. Damutzen da eta saiatzen da kentzen baina argazkia behin eta berriz agertzen da, dagoenerako ikasle askok hartu dute argazkia. Trasmititu nahi duen ipuina da: bejin informazio bat publikatuz gero betiko da; beraz, ondo pentsatu nehar dugu zer igotzen dugun.
4.Bideoa: Identidad digital
Internet erabiltzearen ondorioz identitate pertsonal bat sortzen ari gara. Indentitate horretan besteek ere dute eragina. Sarean bizitzen gara, beraz sarearen parte gara.
Garrantzia asko eman behar diegu identitate honi. Bideoa trasmititu nahi duen mezua: identitate pertsonala abantaila asko dauzka baina zenbait desabantaila ere bai. Gure identitatea zaindu behar dugu.
5.Bideoa: Identidad digital (Linda Casteñeda)
Identitate digitala mundu digitalerako identitatea da. Hiru zati ditu
-Zati pertsonala: erakusten diguna gure buruari buruz.
-Zati sozioala A: nork du eragina nigan
-Zati soziala B: nori eragiten diot.
Identitatea eragin luzea du. Jarrera osasungarria izan behar dugu.
Trasmititzen duen mezua da zer den identitate digitala eta gure papera honetan.
Hau egin ondoren, taldean hausnarketa galdera baztuk bete ditugu gure identitate digitalari buruz eta gure honen erabileraren buruz.

Gero, Delicius izeneko web batean erregistratu gara. Hau oso baliagarria izango da link-ak gorde ahal izateko. Gero Scoop.it webgunean erregistratu gara, informazioa han gorde ahal izateko.

Egunarekin amaitzeko, talde lanarekin jarraitu dugu.

2014/11/24

Gaurko klasean, IKTak Hezkuntzan gaia landu dugu. Power point baten bidez nola txertatu daitekeen ikusi dugu.
Etorkizunean IKTak izango dira lan egiteko, harremanetarako eta bizitzeko ezinbesteko tresna, beraz ezinbesteko irakaskuntza izan beha da:
Teknologien berrien eragina eskolan ere ageri agerian da:
-Ikasle eta irakasleen rolak aldatzen dute: teknologia bitartez ikasteko modu ezberdinak eta esanguratsuak, ikasleak aktiboagoak izateko aukera daukate. Ikaslea protagonismoa hartzen doa pixkanaka-pixkanaka. Irakasgaiak modu ezberdinetan ikas daitezke.
-Gaitasun berriak landu behar dira. Parte- hartzeko eta modu sozial batean sarean egoteko.
IKT hezkuntzan txertatzeko  irizpideak:  IKTak laguntzaileak izan behar dira.
Kontuan hartu behar da:
·      -   Lortzeko helburuak eta lantzeko edukiak 
·      -   Pentsatu behar dugu ia parte-hartzea eta taldearen integrazioa bideratzen duten.
·        - Baliabidearen ezaugarriak (teknikoak, semantikoak…) ikaslearen edade eta ikasteko gaitasunerako egokiak diren ikusi behar dugu.
·       -  Galdetuko dugu: zer nahi dugu landu, zer nahi dugu egin errekurtso honekin, nola erailtzen da, zein da erabiltzeko edade egokia? Erraza al da erabiltzeko? Funtzio bat baino gehiago bideratzen du?
          Curriculumean txertatzeko:
  •  Curriculumeko elementu bat izango da: bai lantzeko elementua eta errekurtso moduan.
  • Aplikazio marko konstruktibistan (metodologiarekin koherentea).
  • Planteamendu multimediak: hizkuntza ezberdinak ditugu (soinua, irudia, testua).

  • Ikuspegi berritzailea.
    IKTak eta hezkuntzaren berrikuntza:
  • IKTak berez ez dute berrikuntza bultzatzen, euren integrazioa konplexua da. 
  •   Berrikuntza eta hausnarketa eta planifikazio prozesua eskatzen du. Kontuan hartu behar ditugu hainbat faktore. 
  •   IKTek ere berrikuntza prozesua bultzatzen dute baina ez dira bakarrak. 
  •   Beti ere formakuntzan berrikuntza ikuspegiak egon behar du, hobetzeko asmoz.

Gero bi bideo ikusi ditugu:
  1. bideoa: irakaslea matematiketan zenbatzen irakasten die errepikapenaren bidez. Ordenagailuak jartzen dizkiete, baina ez du ezertarako balio errepikapenaren metodo berdina jarraitzen dutelako.
  2. bideoa: lehengo hezkuntza eta gaur egungo konparatzen ditu.
Ondoren, "Symbaloo" izeneko web orri bat erakutsi digu Hemen aplikazio ugari ikus ditzakegu.

Eguna amaitzeko talde lanari ekin diogu. Datorren klasean lanaren aurkezpena egin dugu eta gaur sites-a aurreratzen joan gara.

2014/12/1

Gaur azken eguna da. Talde lana amaitu dugu eta aurkezpenekin hasi gara.

Aurkezpenak egiten lehenengoak izan gara eta gure proiektua azaldu diegu gure klasekideei. Gero besteen proiektuen azalpenak ikusi ditugu.

Amaitzeko blogarekin jarraitu dugu. Lizentzia jarri diogu eta gadget batzuk txertatu ditugu (erlojua ...)

Azkenik, nabarmendu nahi dut nire iritzia irakasgai honetaz.
Oso interesgarria iruditu zait eta oso baliagarria nire etorkizunerako irakasle bezala. Oso pozik joan naiz klaseetara eta asko ikasi egin dut.





              

No hay comentarios:

Publicar un comentario