martes, 18 de noviembre de 2014

Abestiak

Abestiak gauza asko lantzeko balio dute. Abestiekin, haurrek oroimena, psikomotrizitatea eta gorputzaren koordinazioa landu ditzakete. Horrez gain, hizkuntza lantzen dute, baina ipuinetan ez bezala, hauen bidez, ahoskera ere lantzen da, umeek abestu egiten dutelako. Jarraitzeko, abesti eta erritmo ezberdinen bidez kulturak landu daitezke, bai Euskal Herriko kultura (esaterako,  kanta zaharren bidez) eta bai beste herrialde batzuetakoa (esaterako, erritmo ezberdinak erabiliz edo hizkuntza aldatuz). Azkenik, emozioak transmititzeko ere oso baliagarriak dira, eta beraz umearen integraziorako erabiliko ditugu, umearen segurtasuna handitzen saiatuz eta konfiantza emanez. Laburbilduz, Haizea Fernandez de Muniainek 5 urteko haurrekin lantzeko proposamenean esan bezala, "Musika kulturaren elementu banaezina da eta mundua, aniztasuna, sormen gaitasuna garatzeko, komunikazio interpertsonalak, sentimendu eta ideien adierazpen pertsonalak eta emozio gaitasunak ezagutzeko eta ulertzeko bide ematen digu".

Koloreak ikasteko:

Asteburua:




Bere gorputza:




Zenbatzen ikasteko: 













No hay comentarios:

Publicar un comentario