martes, 18 de noviembre de 2014

Abestiak

Abestiak gauza asko lantzeko balio dute. Abestiekin, haurrek oroimena, psikomotrizitatea eta gorputzaren koordinazioa landu ditzakete. Horrez gain, hizkuntza lantzen dute, baina ipuinetan ez bezala, hauen bidez, ahoskera ere lantzen da, umeek abestu egiten dutelako. Jarraitzeko, abesti eta erritmo ezberdinen bidez kulturak landu daitezke, bai Euskal Herriko kultura (esaterako,  kanta zaharren bidez) eta bai beste herrialde batzuetakoa (esaterako, erritmo ezberdinak erabiliz edo hizkuntza aldatuz). Azkenik, emozioak transmititzeko ere oso baliagarriak dira, eta beraz umearen integraziorako erabiliko ditugu, umearen segurtasuna handitzen saiatuz eta konfiantza emanez. Laburbilduz, Haizea Fernandez de Muniainek 5 urteko haurrekin lantzeko proposamenean esan bezala, "Musika kulturaren elementu banaezina da eta mundua, aniztasuna, sormen gaitasuna garatzeko, komunikazio interpertsonalak, sentimendu eta ideien adierazpen pertsonalak eta emozio gaitasunak ezagutzeko eta ulertzeko bide ematen digu".

Koloreak ikasteko:

Asteburua:




Bere gorputza:




Zenbatzen ikasteko: 













Musika adierazpena

   Gizakia bere hasieratik egon da erlazionatuta musikarekin. Horrela munduko lehenengo tribuak danborren soinuarekin komunikatzen ziren edo naturaren soinuak imitatzen. Eta oraindik ere, 2000 urte geroago,musika gizakiarekin erlazionatuta dago.
  Musika emozioa da, dibertsioa, sentimenduak... eta ezagutzen iturria ere bai, batez ere ume txikienentzat, 0-6 urteetan.
  Etapa honetan musikak haien zentzumenak garatzen laguntzen die.
  Soinuen aurkikuntza
  Urte bat izan baino lehen umea gaitasuna dauka soinuak nondik datozen identifikatzeko. Adibidez, badakite bazkaltzeko ordua dela koilararen soinua entzuten dutelako.
  Bere lehenengo soinuak igorri egiten dituzte, bere gorputza edo ahotsa erabiltzen.
  Urte batekin umea trebatua da soinu batzuk diferentziatzeko (txakurraren zaunka...).
  Bi urteekin ahalmena du ia lehenago entzun dituen soinu guztiak bereizten. Hau da momentua perkusiozko instrumentuekin lan egiten hasteko. Adibidez:

 - Abesti ezagun baten akonpainamendua egin instrumentuekin.
 - Irakaslea perkusiozko instrumentu bat jotzen du, erritmo ezberdinetan. Azkar jotzen badu, umeek azkar ibiliko dute eta astiro jotzen badu, astiro ibiliko dute.
  Umeak nagusiagoak direnean 3-6 urte, momentu aproposa da dantza edo inprobisazio musikala praktikatzen hasteko.


  Musika hezkuntza
  Hiru blokeetan bereizi daiteke:
 1. Audio hautematea: soinudun informazioa (soinua, isiltasuna ...)
 2. Musika adierazpena: ahotsaren, instrumentuen eta mugimenduaren ezagutzak biltzen ditu.
 3. Errepresentazio musikala: musika errepresentazioko baliabide ezberdinak erabiltzea.

https://www.youtube.com/watch?v=RfkGmXVtzqA

domingo, 16 de noviembre de 2014

Musikograma

  Sarrera honetan musikogramei buruz hitz egingo du. Hauek oso erabilgarriak dira gelan eta umeei asko gustatzen zaizkie.
  Musikogramak marrazkiak eta grafikoak dira. Hauen bidez musika modu aktiboan ulertu, begiratu eta entzun dezakegu.
  Hauen bidez melodia, erritmoa, instrumentuak...lantzen dira.
  Musikogramak obraren bistaratze orokorra eta errazak dira, ulermena eta jarraipena erraztuz.
  Irakasleari nahi duen aspektua azpimarratzeko aukera ematen dio.
  Gure musikograma propioak sortzen gure ikasleen nahiak eta beharretara bideratu ditzakegu.



sábado, 15 de noviembre de 2014

Musikoterapia

  Musika eta bere elementuen erabilera pertsonaren behar psikologiko, social eta kognitiboei erantzuna emateko.

  • Hezkuntza arloan zenbait helbururekin lantzen da musikoterapia:
  • Musika ezagutzea: ritmoa, pulsoa, bolumena…
  • Instrumentuak eta beraien erabilera ezagutzea.
  • Mugimenduak egitea eta kontrolatzea.
  • Koordinazioa lortzea.
  • Sozializatzea: harremanak, txandak, komunikatzea hitzekin esan ahal ez dutena.
  • Sormena garatzea.
  • Entzumen hautematea garatzea.
  • Arreta gehitzea.
  • Emozioak experimentatzea.
  Musikoterapiako lana 40minutu inguruko saioetan antolatzen da jostailuz libratutako gela batean.
  Beste alde batetik musikoterapia ez da soilik erabiltzen hezkuntza arloan, adibidez:
  
-  Garapeneko ezgaitasunak dituzten pertsonentzat: musikaren bidez mugimendu-trebeziak, trebezia kognitiboak eta eguneroko bizitzan erabiltzen direnak garatzea bilatzen da eta musika eginez arrakasta bizi izateko aukera ematen da.
-  Adin handiko pertsonentzat: oroitzapena bizkortu eta memorari eustea lantzen da, asaldura gutxitu eta errealitatean orientatzeko gaitasun lantzen den bitartean.
-  Ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzat: motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak iristeko interesa lantzene ta frustrazioa prebenitzeko ahalegina egiten dute erabilitako teknikek.

http://www.hirukide.org/txondorra/2014/01/musikoterapia/

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Musika klasikoa Haur Hezkuntzako gelan

Musika klasikoa Haur Hezkuntzako gelan

   Umeentzako musikari buruz hitz egiten dugunean askotan burura etortzen zaizkigun gauzak dira: abesti tradizionalak, ipuinetako kantak... baina badago musika estilo bat oso erabilgarria dena: MUSIKA KLASIKOA.
   Musika honekin jarduera anitzak egin ditzakegu. Jarduera hauekin, haurrak musika klasikora hurbiltzeko aukera eskaintzen da. 
   Entzuteko, erlaxatzeko, imajinatzeko, askatasunez mugitzeko proposamena da. 



   -Erlaxatzeko. Musika entzungo dugu lurrean etzanda, begiak itxita eta arnasa lasai 
hartuz. Sentitu dutena hitzez adieraztea da helburua:
  - Erritmoa margotu. Lehenik, musika entzutea proposatzen dugu. Ondoren,erritmoa markatuz, erritmoa “margotzen” saiatu.
 - Musika sentitu: musika entzuten askatasunez mugitu gela osotik, gorputz oso askatzen. 

   Mota honetako jardueretan, hezitzaileak eginkizun pasiboa izango du orokorrean. 
Batzuetan, jardueran parte hartuko du motibazioa pizteko, baina haurrei jarraipena 
egitea da interesgarriena.